15 eta 17 urtez azpiko euskal selekzioko jokalariek Zumaian entrenatuko dute asteartean
Euskal selekzioko 15 eta 17 urtez azpiko emakumeen taldeek Zumaiako Aita Mari futbol zelaian entrenatuko dute bihar, abenduaren 17an, 16:00etatik 18:00etara bitartean.
Herritarrei irekita egongo da bihar euskal selekzioko emakumeek egingo duten entrenamentua. Zumaiako Futbol Taldeak eta Udalak halako ekimenek emakumezkoen kirolaren ikusgarritasuna sustatzeko eta erreferenteak sortzeko duten balioa azpimarratu dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



