2023ko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala eskuragarri daude hainbat udal eraikinetan
Internet bidez ere kontsultatu daitezke bi egutegiok, zumaia.eus webgunean.
Zumaiako Udalak, urtero bezala, etxe guztietara bidali zituen 2023ko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala. Edonola ere, zenbait udal eraikinetan egutegiok eskuragarri jarri ditu. Udaletxean, Fielatoan, turismo bulegoan eta Branka eraikinean eskuratu ahal izango dira egutegiak.
Internet bidez ere kontsultatu daitezke bi egutegiak:
> 2023ko botiken guardia txanden ordutegia
> 2023ko zerga egutegia
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
- 24,8 milioi euroko aurrekontu proposamena, 'herritarren eguneroko beharrei erantzuten jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei eusteko' 2023/11/20
- %3ko igoera udal tasa eta zergetan, 'murrizketarik gabeko kalitatezko zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko’ 2023/10/02
- Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai 2023/02/15