90 urteko zumaiarrak omenduko dituzte igande honetan
Ekainaren 13an (igandea) 90 urteko zumaiarrak omentzeko ekitaldia egingo dute Zumaiako Udalak eta Beheko Plaza elkarteak. 12:30ean izango da omenaldia, Aitzuri frontoian.
Ohiturari jarraituz, Zumaiako Udalak eta Beheko Plaza Jubilatu eta Pentsionista Elkarteak, 90 urteko zumaiarrak omentzeko ekitaldia antolatu dute igande honetarako. Omenduak senideekin batera parte hartuko dute ekitaldian.
Zutrik trikitilari alaituko du ekitaldiaren hasiera, eta jarraian, herriko adinekoek Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatearen eta Arritxu Bidasoro Beheko Plaza Elkarteko lehendakariaren agurra jasoko dute. Ondoren, trikiti-soinu artean, beraiei zuzendutako bertsoa entzuteko aukera ere izango dute. Jarraian, opari bana jasoko dute 90 urteko herritarrek, eta ekitaldia amaitzeko, mokadutxo bat jateko aukera izango dute bertaratutako guztiek.
Aurten 27 zumaiarrek bete dituzte edo beteko dituzte 90 urte. Horietatik 18 igandeko omenaldian izango dira, beraien senideek lagunduta. Ekitaldian parte hartzen ez duten herritarrek ere oparia jasoko dute datorren astean zehar.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Gizarte Zerbitzuak
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
- 'Zumaian zaintza zaintzen' jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 22an 2023/11/17
- Haur, nerabe eta familiei zuzendutako udal baliabideen berri eman dute 2023/11/15
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerretarako izen-ematea zabalik, urriaren 18ra arte 2023/10/11