Alarma egoera bertan behera gelditu arren, orain arteko neurriak mantenduko ditu Udal Gobernuak ekipamendu eta ekimenetan
Kultur ekitaldien eta kiroldegiaren ordutegietan aldaketak izango dira, baina aforoaren irizpideak eta bestelako segurtasun neurriak bere horretan mantenduko dira.
Aurreko astean Espainiako gobernuak alarma egoera bukatutzat eman, eta ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait babes-neurri bertan behera utzi ondoren, Zumaiako Udal Gobernuak azpimarratu nahi du orain arteko neurri berdinak mantenduko dituela bai udal ekipamenduetan, baita Udalak antolatutako ekitaldi guztietan ere.
Aurretik ere legeak zehaztutako babes-neurriak baino zorrotzagoak aplikatzen ziren, eta oraindik ere, egoera hobetu ezean, berdin mantenduko dira. Hori horrela, segurtasun berme guztiak betetzen jarraitzearen aldeko apostua egingo du Udal Gobernuak, jada legeak hori agintzeari utzita ere.
Hala, zenbait aldaketa txiki izango dira ordutegiei dagokionean: kiroldegian ohiko ordutegia jarri da martxan, eta kultur ekitaldien ordutegian ere aldaketak izango dira. Edonola ere, aforo irizpideei eta bestelako segurtasun neurriei dagokionez ez da inolako aldaketarik egingo.
Bukatzeko, herritarrei eta erakunde guztiei berriz ere bakoitzak bere esku dagoena egin eta egoera hobetzeko beharrezko jarrerarekin jarraitzeko deia egiten die Udalak.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11