Alondegiko ikasgela irekita egongo da ekainaren 15etik aurrera
Ikasgela erabiltzeko beharrezkoa izango da aurrez lekua eskatzea, 943862730 telefonora deituta edo liburutegia@zumaia.eus emailera idatzita.
Ekainaren 15etik aurrera Zumaiako Udal Liburutegiaren funtzionamenduak normaltasunerako beste pausu bat emango du. Astelehenetik aurrera ikasgela irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean.
Bi metroko distantzia bermatzeko 24 eserleku egongo dira erabilgarri, eta jende pilaketak saihesteko beharrezkoa izango da aurrez txanda hartzea, 943862730 telefonora deituta edo liburutegia@zumaia.eus emailera idatzita. Ohartarazi dute ezingo direla apalategiak eta horietan dauden liburuak ukitu. Gainera, komunak itxita egongo dira.
Haur eta Helduen liburutegian udako ordutegia
Astelehenetik aurrera udako ordutegia izango du Zumaiako Udal Liburutegiak. Helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera; haurren liburutegia, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Astearte eta ostegun arratsaldeetan ere irekita egongo dira bi liburutegiak, 18:00etatik 20:00etara.
Liburutegietan mailegu zerbitzua martxan dago dagoeneko. Jende pilaketarik ez badago arreta emango badute ere, oraindik ere hitzordua hartuta joateko eskatu dute liburuzainek. Horrez gain, 14 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dutela adierazi dute.
Liburutegian oraindik neurri bereziak mantenduko dira: aldizkari eta egunkariak ez dira eskuragai egongo eta herritarrak ezingo dira apalategietara sartu. Liburutegiko areto guztietan eskuak garbitzeko gela egongo da eta derrigorrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea. Bestalde, komunek itxita jarraituko dute oraingoz.
Alondegiko igogailuak ere udako ordutegia
Ekainaren 15etik irailaren 11ra bitartean Alondegiko igogailuaren ordutegia aldatuko da. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:30era egongo da irekita; asteburuetan orain arteko ordutegi berdina mantenduko du, 8:30etik 20:30era.
Albiste erlazionatuak
Liburutegia
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



