George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak

2025/07/23

Irailaren 9an elkartuko dira, ohi bezala, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

2025  IRAILA-ABENDUA.jpgUdan zehar zer irakurri pentsatu ez dutenentzat zerrenda bikaina plazaratu du Irakurri matte irakurle-taldeak. Izan ere, dagoeneko jakinarazi dute ikasturte berrian zein liburu irakurri eta landuko dituzten. Ikasturteko lehen saioan George Orwell nobelagile eta kazetari ezagunak idatzi zuen lehenbiziko liburua aztertuko dute; irailaren 9an elkartuko dira horretarako.

Beste hiru liburu ere izango dituzte hizpide urtea amaitu bitartean: urriaren 21ean Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa aztertuko dute, idazlea bertan dela; azaroaren 12an Alison Bechdel komikigile estatubatuarraren Fun home, familia-istorio tragikomiko bat; eta, urtea bukatzeko, abenduaren 9an, Beste zerbait lana ariko dira, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearen konpainian (azken lan hau argitaratugabea da oraindik, eta irailaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango da).

Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea izango du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan. 

Albiste erlazionatuak