Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan
Apirilaren 25ean haurrei zuzendutako 'Liburu Magikoa' ipuin kontaketa izango da. Aste berean, bi liburu aurkeztuko dira liburutegian: apirilaren 26an (asteazkena) 'Plazas con frontón en Euskal Herria' liburua aurkeztuko du Dani Carballo zumaiarrak; hurrengo egunean, apirilaren 27an, Gurnah Abdulraza 2021eko Nobel saridunaren 'Paradisua' liburua aurkeztuko du Maialen Berasategi itzultzaileak.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, irakurzaletasuna sustatu eta irakurtzearen onurak nabarmentzeko ekitaldiak antolatu ditu Zumaiako Udalak, bigarren urtez. Santelmoak izanik, datorren astean zehar egingo dira ekitaldiak.
Asteartean, apirilaren 25ean, Lolo Munstroa eta Margarita Sorginak Liburu Magikoa ipuin kontaketa ekarriko dute haurren liburutegira. Saioa 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta 17:30ean hasiko da.
Asteazkenean, apirilaren 26an, Dani Carballo zumaiarrak Plazas con frontón en Euskal Herria liburua aurkeztuko du liburutegiko ganbaran. Ikerketa liburu honetan pilota-jokoaren espazioa izan den plazekin lotuta denboran zehar eraikitako ondarearen adibide batzuen ezaugarri formalak aztertu ditu Carballok. Saioa 19:00etan hasiko da.
Hurrengo egunean izango da Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako azken ekitaldia. Maialen Berasategi itzultzaileak Gurnah Abdulraza 2021eko Nobel saridunak idatzitako Paradisua liburua aurkeztuko du. Saioa 19:00etan izango da, liburutegiko ganbaran.
Iaz, Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira leloa aukeratu zuen Zumaiako Udalak Liburuaren Egunerako, eta aurtengoan ere eutsi egin dio lelo berari. Women who read are dangerous (ed. Stefan Bollmann) liburuaren azalean oinarritu zen, eta margolana Vittorio Matteo Corcosek 1896an egindakoa da. Marina Bidasoro zinegotziaren esanetan, "irakurtzea erradikal eta arriskutsutzat jo da historiaz zehar, eta emakume zein bazterreko askorentzat autonomia eta pentsamendu kritikoa garatzeko bidea izan da urteetan". "Irakurtzen duten herritarrak pentsatzen duten herritarrak izanik", irakurzaletasuna sustatzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du Bidasorok.
Irakurri matte irakurle taldea
Ekitaldi horiek aurkezteaz gain, Irakurri matte irakurle taldean parte hartzera gonbidatu dituzte zumaiarrak. Hilabetero liburu baten bueltan aritzeko elkartzen dira Zumaiako irakurzaleak, Uxue Alberdik gidatuta. Hurrengo saioa apirilaren 26an izango da (asteazkena): Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua landuko dute, Iker Sancho Insausti liburuaren itzultzailearekin batera. Beste bi saio ere iragarri dituzte: maiatzaren 9 Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia liburuaz ariko dira; ekainaren 6an, berriz, Harkaitz Canoren Pozaren erdia izango dute hizpide, idazlearen ondoan.

Albiste erlazionatuak
Liburutegia
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
Irakurri matte
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



