Anariren kontzerturako gonbidapenak, bihartik aurrera Turismo Bulegoan
Abuztuaren 22an, larunbatean, Anarik kontzertua emango du Zumaiako Herri Eskolan. Kontzertua ikusteko beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena hartzea; bihartik aurrera izango dira eskuragarri Turismo Bulegoan. Abuztuaren 29an ospatuko den DardaraFest ekitaldirako gonbidapenak abuztuaren 24an jarriko dituzte eskuragarri.
Larunbat honetan, abuztuaren 22an, Anari Zumaian izango da; Herri Eskolan emango du kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Egun bizi dugun osasun egoera dela eta, kultur ekitaldietan betetze-maila neurtu behar denez, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena hartzea, eta ikusleek hainbat neurri bete beharko dituzte ekitaldian zehar.
Gonbidapenak bihartik aurrera (abuztuak 21) egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara). Pertsona bakoitzak bi txartel hartu ahal izango ditu gehienez.
Abuztuaren 29an, DardaraFest
DardaraFest jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, abuztuaren 29an. 18:00etan hasiko da jaialdia eta hiru talde hauek izango dira bertan: Natali, Moura eta Nago ta ni.
Gonbidapenak abuztuaren 24tik aurrera eskuratu ahal izango dira, Turismo Bulegoan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19