Barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, haur guztien inklusioa bermatzeko
Apirilaren 5ean eta 12an barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Neurri honekin autismoa duten pertsonentzat zein soinuak kalte egiten dien bestelako pertsonentzat espazio erosoa bihurtu nahi da barraken gunea.
Gernika parkeko barrakek soinu alteraziorik gabeko ordu tarteak izango dituzte bi egunez, santelmoetako bi ostiraletan, hain justu. Hori horrela, apirilaren 5ean eta 12an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko. Neurri honekin, autismoa duten pertsonek zein bestelako beharrak dituzten haurrek barrakez gozatu ahal izan dezaten sustatu nahi da.
Bestalde, Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du, festa egunetan barrakak 01:00ak arte martxan egongo badira ere, 22:00etatik aurrera musikarik gabe egongo dela gunea. Neurri honekin bizilagunen deskantsuari mesede egin nahi zaio.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Santelmoetan parrandatik itzultzeko garraio zerbitzu bereziak prest 2025/04/24
- ZUMAIA JAI ALAI MASTER SERIES-eko finalak 19:00etan izango dira, San Telmo egunean 2025/04/23
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
Haurrak
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
- Zumaiako Udalak bigarren izen-emate epe bat irekiko du udaleko irekietarako 2025/04/29
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28