Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean

2024/04/23

Ikasturteko azken familia irteera izango da, eta LH1-6 bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da. Izen-ematea apirilaren 24tik 30era egongo da zabalik, Ludotekan bertan. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo dute.

Basondo Kortezubin kokatutako basa­faunaren babeslekua da. Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimali nagusiak aurki daitetzke: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere. Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzazkezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.

Zumaiako familiek ingurune berezi hori taldean ezagutzeko aukera izango dute maiatzaren 5ean. Ikasturteko azken familia irteera izango da, eta LH1-6 bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da. Goizeko 10:00etan Ludotekan bertan elkartuko dira, eta egun berean egingo dute buelta, 17:30erako.

Ekintzan parte hartu nahi dutenek apirilaren 24tik 30era bitartean eman beharko dute izena, Ludotekan bertan. Haur bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dira, eta 15 euro pertsona heldu bakoitzeko. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo dute.

Irteeraren inguruko zalantzak dituztenak Ludotekako hezitzaileekin harremanetan jarri daiteze, Ludotekara bertara joanda, ludoteka@zumaia.eus e-mailera idatzita edo 943143264 telefono zenbakira deituta.