Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako
Zumaiako haur eta nerabeei zuzendutako lau irteera antolatu dituzte Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.
Ludotekako eta gazteguneek egitarau bateratua prestatu dute udaberriko oporretarako. Lau irteera antolatu dituzte, bakoitza adin-tarte zehatz bati zuzenduta. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko; plaza kopurua mugatua izanik, izen-emate gehiegi badaude, zozketa bidez banatuko dituzte plazak.
Honakoak dira antolatu dituzten txangoak:
Ludoteka:
Ludotekako hezitzaileek bi irteera antolatu dituzte:
-
Apirilaren 2an (asteartea) LH 4-6 bitarteko haurrak Adunako Zirkuola zirku lantegira joango dira, Gazteguneko kideekin batera.
-
Apirilaren 4an (osteguna) LH 1-3 bitarteko haurrak Tolosako TOPIC txotxongilo museora joango dira.
Parte hartu nahi dutenek, bi kasutan, Ludotekan eman beharko dute izena, martxoaren 11tik 15era. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izatekotan zozketa egingo dute. Irteeren prezioa 10 eurokoa izango da.
Gaztegunea:
Gazteguneko nerabeek, berriz, hiru txangotara joateko aukera izango dute:
- Apirilaren 2an (asteartea) Adunako Zirkuola zirku lantegira joango dira, Ludotekako haurrekin batera.
- Apirilaren 3an (asteazkena) Getariako Elkano Escape Roomera joango dira.
- Apirilaren 4an (osteguna) Olaberriara joango dira, karting zirkuitura.
Irteera horietan parte hartu nahi duten nerabeek Gaztegunean bertan eman beharko dute izena, martxoaren 17a (igandea) baino lehen.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Haurrak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



