Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako
Ludotekako, Gazteguneko eta Kale Heziketa programako hezitzaileek egitarau bateratua prestatu dute gabonetarako. Zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzea da helburuetako bat.
Udalaren zerbitzuak dira hirurak, baina bakoitzak adin-tarte jakin bati, eta talde bakoitzaren ezaugarri eta behar konkretuei erantzutea du helburu. Urtean zehar dinamika propioa baldin badute ere, tarteka ekintza bateratuak antolatzen dituzte, zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.
Hori horrela, neguko oporrei begira bi ekintza bateratu antolatu dituzte:
Txuri Urdinera irteera (abenduak 28)
Abenduaren 28an (osteguna) Ludotekako LH4-6 bitarteko haurrak eta Gazteguneko zein Kale Heziketa programako nerabeak Txuri Urdinera joango dira, egunpasa. Hona hemen izen-ematearen inguruko informazioa:
-
Ludotekako haurrentzat prezioa 9 eurokoa izango da, eta izen-ematea abenduaren 11tik 15era bitartean egongo da zabalik, Ludotekan bertan.
-
Gazteguneko nerabeentzat sarrera doakoa izango da (bidaia soilik ordaindu beharko dute) eta izen-ematea abenduaren 12an itxiko dute.
Iruña Salting-era irteera (abenduak 29), nerabeentzat
Hurrengo egunean, abenduaren 29an, nerabeei zuzendutako irteera berezia egingo dute. Iruñara joango dira herriko nerabeak, Salto egiteko eta adrenalina deskargatzeko ohe elastikoen espazio handi batera. Hona hemen izen-ematearen inguruko informazioa:
- Gazteguneko nerabeentzat prezioa 8 eurokoa da, eta izen-ematea abenduaren 12an itxiko da.
Zerbitzu bakoitzaren erabiltzaile diren haur eta nerabeak elkarren artean harremandu eta momentuak konpartitzeko helburua izateaz gain, herri mailan eta haur eta nerabeen artean hiru zerbitzuak ezagutarazi nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza bateratu horiez gain, zerbitzu bakoitzak antolatutako gabonetako ekintza bereziak izango dira datozen asteotan:
Ludoteka:
Ludoteka itxita egongo da gabon sasoian, baina, aurrez aipatutakoaz gain, honako bi ekintza egingo dituzte:
-
Abenduak 17, igandea: GABONETAKO APAINGARRIAK egiteko tailerra "familia giroan" (LH1-6ko haurrentzat eta euren familientzat). Izen-ematea abenduaren 14an itxiko da.
-
Abenduak 26, astelehena, TXURI URDINera irteera (LH1-3). Izen-ematea abenduaren 11tik 15era bitartean egongo da zabalik, eta Ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute. 9 euro ordaindu beharko dira.
Gaztegunea:
Honakoak dira neguko oporretan egingo dituzten ekintzak:
-
Abenduak 27, asteazkena: PALA TXAPELKETA Herri Eskolako frontoian
-
Urtarrilak 2, asteartea: VOLLEYBALL TXAPELKETA
- Urtarrilak 3, asteazkena: JOLASAK ETA BAZKARIA Gaztegunean
- Urtarrilak 4, osteguna: LASER TAG jarduera Donostian
Herri mailan egiten diren ekintzetan ez da partehartzaile kopuruan mugarik zehaztuko. Herritik kanpoko irteeretan, berriz, 24 nerabek parte hartu ahal izango dute.
Ekintza bereziak ez dauden egunetan, astean zehar, arratsaldez eskainiko dute zerbitzua, 16:00etatik 20:00etara.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
Herri hezitzailea
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



