Birziklapen Etxola ez da erabilgarri egongo datozen asteotan, konponketa lanengatik

2022/05/11
Eusebio Gurrutxaga plazan dagoen hondakinak biltzeko etxola konpontzera eramango dute maiatzaren 16an, eta, hurrengo sei astetan ezingo da zerbitzu hori erabili.

Maiatzaren 16tik aurrera, sei asteko tartean, Zumaiako Birziklapen Etxeola ez da erabilgarri egongo. Urola Kostako Udal Elkarteak etxolan konponketak egingo ditu tarte honetan.

Erabilitako olioa, pilak, jostailuak, kableak eta beste hainbat hondakin bereizita jasotzeko aukera ematen du etxolak, Gorostiagako Garbigunera eraman beharrik gabe. Tarte honetan herritarren garbigunera eraman beharko dituzte orain arte bertan uzten zituzten hondakinak.