Datorren astelehenean hasiko da berriro oroimena lantzeko tailerra
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete tailerra. Bi talde osatuta daude dagoeneko, baina parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 11ra arte izena emateko aukera izango dute.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz. Memoria lantzeko tailerraren matrikularen prezioa 22 eurokoa da, eta urtarrilaren 11ra bitartean egongo da zabalik izen-ematea. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetako Udal Bulegora jo dezakete (Branka eraikina, Aizkorri 4), edo 943 86 22 00 telefonora deitu. Tailerra urtarrilaren 11an hasiko da, eta ekainera bitartean egingo dituzte saioak.
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute. Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.
Hartzaileak:
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Helburuak:
-
65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
-
Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
-
65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
-
Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
-
Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
-
Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
-
Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu
-
Taldeak eta ordutegiak:
Bi talde daude martxan, biak astelehenetan:
-
Lehen taldea: 15:30-17:00
-
Bigarren taldea: 17:10etik aurrera
Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena du eta Gizarte Zentroan izaten dira saioak (Hogarrean).
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Goiko Plazaren plaza izaera berreskuratzeko pausoak ematen hasi da Zumaiako Udala 2024/03/21
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2024/03/21
Gizarte Zerbitzuak
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
- 'Eskura' udal aldizkariaren azken alea webgunean ere irakurgai 2024/01/11
- Ile-apainketa eta podologia zerbitzuak betetzeko baldintzen pleguak argitaratu ditu udalak 2024/01/11
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko aukera, ostiralera arte 2024/01/11