Egonkortze prozesuaren barruan, 13 lan eskaintzaren behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak
Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko. Erreklamazioak jartzeko epea irailaren 4tik 15era arte (biak barne) egongo da zabalik.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Egonkortze-prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat da, eta hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik osatuko. Prozesuaren inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Deialdiak:
Honako hautaketa prozesuetako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak:
- Giza baliabideen eta Euskara/Hezkuntzako administraria (LEHIAKETA)
- HAZ-eko administraria (LEHIAKETA)
- Administrazio orokorreko teknikari 2 plaza (LEHIAKETA)
- Informatika teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
- Kulturako teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
- Gizarte zerbitzuetako administraria (LEHIAKETA)
- Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikaria (LEHIAKETA)
- Ikastetxeko atezaina (LEHIAKETA)
- Kulturako atezaina (LEHIAKETA)
- Kontu-hartzailetzako teknikaria (LEHIAKETA)
- Peoi bi plaza (LEHIAKETA)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai 2024/10/28
- Beste zazpi lanpostu publikoren egonkortze prozesuetako behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ere ikusgai 2024/10/16
- Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai 2024/10/15
- Kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/09/20
Egonkortze prozesua
- Egonkortze prozesuen barruko euskara proben emaitzak argitaratu ditu Udalak 2023/11/06
- Egonkortze prozesua: merezimenduak egiaztatzeko epea zabaltzea, eta euskarako proba egiteko deialdia 2023/10/17
- [AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak 2023/09/15
- [ZUZENDUTA] Zabalik daude gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak 2023/09/13