Ekainaren 10ean amaituko da TAO txartelen ordainagiria ordaintzeko epea

2022/06/08

Ordainketa eginda, txartelak balio osoa izango du 2023ko ekainaren 14ra arte.

Uda sasoia hastearekin batera TAOren erregulazioa aldatuko da herri osoan, eta bertakoen guneak indarrean egongo dira egunero. Aurten aldaketa bat egin da ordenantzan, eta bertakoentzat gordetako aparkalekuak hiru gunetan banatuko dira aurrerantzean: Zubitxikitik barrurakoa (1. gunea), Zubitxikitik kanporakoa (2. gunea), eta Larretxo auzunekoa (3. gunea).

Erregulazio berria indarrean jartzearekin batera, bertakoen txartela egokitu beharra dute zumaiar guztiek. Horretarako, ekainaren 10a baino lehen etxeetan jasotako ordainagiria ordaindu beharko da. Ordainketa eginda, gutunean jasotako txartelak 2023ko ekainaren 14ra arte balio osoa izango du. Ikus lotura honetan ordainketak egiteko moduak.

Txartel berriak

Txartel berria behar dutenek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:

TAO bulegoa

Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo dezakete herritarrek:

TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30