Euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da
Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak ematen ditu Zumaiako Udalak. Askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak…
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Establezimenduak helbide fiskala Zumaian.
-
Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.
-
Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)
-
Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak (azaroaren 30a baino lehen):
-
Eskabidea beteta
-
Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2022koa) eta ordaindu izanaren agiria
-
Jarritako errotuluaren argazkia
-
Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, zumaia.eus guneko Herritarren Atarian.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Osasun arreta euskaraz eskatzeko deia zumaiarrei 2023/03/31
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2023/03/27
- Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez 2023/03/20
- Lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Urolako Komunikazio Taldeak eta Zumaiako Udalak 2023/03/17
Dirulaguntzak
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Zabalik dago kirol elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2023/05/22
- Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2023/03/20
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2023/03/15
Merkataritza
- Terrazen ordenantza berrira egokitzeko epea ekainaren 15ean amaituko da 2023/06/06
- Esnea eta jogurtak, baserritik eskura 2023/02/01
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
- 'Mostradore atzean' ikerlanean jasotakoak 2022/12/17