Gaël Fayeren 'Ene herri txikia' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak
Irailaren 12an elkartuko dira, ohi bezala, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamabigarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan.
Ikasturteko lehen saioan Gaël Faye abeslari, rap musikari eta idazle ruandar-frantziarraren Ene herri txikia eleberria aztertuko dute. Irailaren 12an elkartuko dira horretarako.
Udazkeneko irakurgaiak ere jada aukeratu dituzte: urriaren 10ean Garazi Arrularen Lurraz beste aztertuko dute, idazlea bertan dela, azaroaren 14an Sherwood Andersonen Winesburg. Ohio eta, urtea bukatzeko, abenduaren 12an Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza bertan dela.
Albiste erlazionatuak
Literatura
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



