Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak
Urtarrilaren 13an elkartuko dira, ohi bezala, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.
Neguko oporretan irakurtzeko liburu proposamean dakar Irakurri matte irakurle-taldeak. Urte berria Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen ipuin bilduma hizpide hartuta hasiko dute; urtarrilaren 13an elkartuko dira horretarako.
Beste lau liburu ere izango dituzte hizpide maiatza amaitu bitartean: otsailaren 10an Jon Artanoren Juana aztertuko dute, idazlea bertan dela; martxoaren 10ean Bernardo Atxagaren Enarak eleberria; apirilaren 14an Maddi Ane Txoperena idazlearekinn batera landuko dute Zaldi bat eleberria; eta, ikasrturtea bukatzeko, maiatzaren 12an,Han Kang idazlearen Barazkijalea izango dute hizpide.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea izango du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan.
Albiste erlazionatuak
Irakurri matte
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
Literatura
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



