GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere
Guztion artean ahotsen datu-basea sortzea da egitasmoaren helburua, teknologiari eta adimen artifizialari euskara irakasteko. Horretarako, gaitu.eus webgunean sartu eta ahalik eta esaldi gehien grabatu behar dira euskaraz.
Euskararen Nazioarteko Eguna gainean dugun honetan, Euskal Kostaldeko Geoparkeko Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udalek bat egin dute Gaitu proiektua sustatzeko kanpainarekin. Erronka kolektiboa planteatzen du ekimen horrek: makinei, teknologiari eta adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitalean ere euskaraz bizi gaitezen. Zumaiako KZgunean egin daiteke, baina norberaren gailuekin ere bai.
Guztion artean ahotsen datu-basea sortzea da egitasmoaren helburua. Izan ere, hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan eta euskaldunok guk geuk sartu behar dugu mundu digitalean. Behin datu-basea sortuta, enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko. Ahots sistemak sortzeko, garatzaileek ahots grabazio asko eta askotarikoak behar dituzte. Horretarako, gaitu.eus webgunean sartu eta ahalik eta esaldi gehien grabatu behar dira euskaraz.
KZgunean laguntza eta jarraibideak
Norberaren gailuekin ere egin daitekeen arren, Zumaian KZgunea izango da ahotsak grabatzeko gune berezia. Azaroan arratsaldez eta abenduan goizez, egunero eskainiko dute aukera hori, ordenagailu bat egongo delako horretarako gordeta. Hori bai, badaezpada aurrez txanda eskatzea komeni da, 943023692 zenbakira deituta edota tutor.zumaia@kzgunea.net helbidera idatzita.
Etxeko ordenagailuarekin tabletarekin edo mugikorrarekin ere egin daitezke grabazioak. Hementxe jarraibide batzuk: gaitu.eus webgunean sartu, EMAN ZURE AHOTSA laukian klik egin eta mikroarekin ikurra sakatu behar da. Leihoan testu bat proposatuko zaigu, eta hori irakurri beharko dugu, mikrofono txikian klik eginda; grabazio amaitzeko laukitxoari sakatu behar zaio. Ahotsak bosnaka grabatu eta bidali ahal izango dira, zenbat eta gehiago hobeto. Besteen ahotsak ontzat eman daitezke ENTZUN atalean, eta esaldi berriak proposatu ere bai IDATZI sakatuta.
Zumaiarrok ere ekarpen ederra egin diezaiokegu gure hizkuntzari eta kulturari. Zure ahotsa garrantzitsua da!
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



