'Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia' ikerketa kualitatiboaren emaitzak argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak
Azterketa egiteko aukeratutako lau udalerrietako bat izan da Zumaia.
Gazteen euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izan dira aztergai "Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia" ikerketan. Lau udalerri aukeratu ziren lan honetarako: Amorebieta-Etxano, Gernika-Lumo, Pasaia (Donibane), eta Zumaia. Horietantxe aritu dira ikertzaileak, "gazteei buruz baino gehiago, gazteekin, beren bizipenei hitzak jartzen eta beren portaerak xehatzen". Zehazki, euskararen erabileraren inguruko diskurtsoa eraikitzeko aukera eman zaie gazteei, mugarik gabe, euren interes eta esperientziatik.
Zumaian pasa den martxoan aurkeztu zituzten herriko gazteekin izandako elkarrizketetatik ateratako ondorioak, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren baitan. Jone Miren Hernandez eta Josu Ozaita gizarte antropologo eta ikertzaileek Soziolinguistika Klusterraren eskutik egindako ikerlanaren emaitzak azaldu zituzten. Haien esanetan "gazte kultura zabal eta konplexu batean txertatzen dira Zumaiako gazteak, globalak diren zenbait joera partekatuz, baina, aldi berean, tokian tokiko egunerokotasuna kudeatzeko estrategia propioak asmatuz eta erabiliz. Errealitate konplexu honetan txertatzen da hizkuntza ere, euskara".
Orain, ikerketa lan horren emaitzak argitaratu dituzte. Lotura honetan irakurri ditzakezu.
Euskararen presentzia hiru dimentsiotan
Hiru erabilera “mota” bereizi dira: 1) Erabilera ideologikoa: euskara gizartean jartzen duena 2) Erabilera kokatua: espazio jakinetan euskararen erabileraren legitimazioa –edo legitimazio eza- aztertzen duena. 3) Erabilera bizitua: erabilera sentitua eta performatua, hau da, hizkuntza eta identitatea lortzen dituena.
Hiru dimentsioetan euskarak duen presentzia/ausentzia aztertu da, hainbat galderatan oinarrituz: Zer diskurtso dute gazteek euskararen inguruan? zein iritzi dute euskalgintzari edota hizkuntza politikari buruz? non dago euskara euren eguneroko praktiketan eta eurentzako erreferente diren esparruetan? zein praktikek eta harremanek ahalbideratzen dute euskararen presentzia handiagoa? zein lotura dute gazteek euskararekin, euren barne elkarrizketetan, euren mundu emozionalean, euren burua definitzeko eta agertzeko moduan?
Ikerketaren emaitzak: "Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia"
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



