Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak
Idazle eta filosofo italiar gaztearen nobelaz ariko dira Zumaian urtarrilaren 14an (asteartea). Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Alondegiko Moila gelan, eta ateak zabalik daude gerturatu nahi duen guztiarentzat.
Urte berrian zer irakurri pentsatu ez dutenentzat zerrenda bikaina plazaratu du Irakurri matte irakurle-taldeak. Izan ere, dagoeneko jakinarazi dute 2025eko neguan zein liburu irakurri eta landuko dituzten.
Urteko lehen saioan Beatrice Salvioni idazle eta filosoko italiarraren Barrengaizto eleberria aztertuko dute; urtarrilaren 14an elkartuko dira horretarako.
Beste bi liburu ere izango dituzte hizpide martxora bitartean: otsailaren 11n Miren Amurizaren Pleibak aztertuko dute, idazlea bertan dela; martxoaren 14an McKenzie Wark-en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza memoria estiloko liburuaz ariko dira.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan.
Albiste erlazionatuak
Irakurri matte
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04



