Zumaian Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila
Bost hilabeterako kontratua izango da, lanaldi erdikoa. Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 17a izango da, eta, besteak beste, euskara maila egokia izatea eta Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea kontuan hartuko dituzte.
Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko pertsona baten bila dabil Euskaltzaleen Topagunea. Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz), Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea, euskaltzalea izatea, eta komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko dituzte.
Trukean, urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra egunean 4 ordutako jarduna izango du hautatuak, eta bere ardura izango dira Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak.
Interesa dutenek abenduaren 17a baino lehen bidali beharko dute curriculuma, eta horiek, Lansarean atariaren bidez ez ezik, jon@topagunea.eus posta elektronikora ere bidal daitezke.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



