Gune Morea egongo da Saregile plazan apirilaren 23an eta 30ean, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko
Santelmoetako bi larunbatetan erreferentziazko gune segurua sortu nahi dute, eraso matxistak salatzeko, arreta emateko, protokolo feminista zabaltzeko zein gaiaren inguruko ekarpenak jasotzeko. Festak guztiontzako espazio seguru eta atseginak izateko herritar guztien konpromisoa eskatu dute.
Zumaiako Udalak mugimendu feministarekin eta Emakumeon* Etxearekin koordinatuta prestatu du Gune Morea. Helburua da eraso matxisten aurkako erreferentziazko gune seguru bat egotea festa giro erdi-erdian. Eraso matxistak salatu nahi dituztenek, protokolo feminista ezagutu nahi dutenek edo gaiaren inguruan esatekorik dutenek gune propio bat izango dute Saregile plazan. Daiteke aholkularitza taldekoak ariko dira hezitzaile lanetan santelmoetako bi larunbatetan (apirilaren 23an eta 30ean), 19:00etatik 21:00etara eta 00:00etatik 02:00etara.
Eraso edo jarrera sexista, LGTBI+fobiko zein arrazistak jaso dituztenak, zein festa giroaren inguruko iritzi eta ekarpenak egin nahi dituztenak Gune Morera gerturatzera gonbidatu dituzte. Gainera, Gune Morean pegatinak, eskuorriak, txapak eta bestelakoak edukiko dituzte eskuragarri herritarrek.
Zumaiako Mugimendu Feministak, bere aldetik, manifestazioa antolatu du santelmoetako lehen larunbaterako. 23:30ean hasiko da txosnagunetik, "Kaleak eta gauak gureak dira!" lemapean. Horrez gain, errepetizioetako ostiralean poteo feminista egingo dute.
Festak aske bizitzeko guztion ardura ezinbestekoa dela nabarmendu nahi du Zumaiako Udalak. Zentzu horretan, herritar guztiei eraso matxisten aurrean, konplizitateak alde batera utzi, eta arduraz eta konpromisoz jokatzeko eskaera egiten die. Azkenik, Zumaiako Udalak gogorarazi du Udaltzaingoa gau osoko txandak egiten arituko dela santelmoetan, eta beharrezko jotzen denetan, bertara (Udaltzaingoa: 943 14 32 32) edo larrialdi zerbitzuetara (112) deitu daitekeela azaldu du.
Kontsumo arduratsua sustatzeko kanpaina ere abian
Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio neurriak hartzeaz gain, Zumaiako Udalak nerabeek alkoholaren kontsumo arduratsua egin dezaten kanpaina jarriko du martxan santelmoetako bi larunbatetan, AiLaket! elkartearen eskutik. Hain justu, elkarteko hezitatzaileak Zumaiako kaleetan zehar ibiliko dira, kontzientziazio lanetan, 20:30etik 00:30era.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01
Festak
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2023/04/05
Feminismoa
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
Berdintasuna