HAPO osatzeko galdetegia betetzeko eskatu die Udalak herritarrei
Galdetegia internet bidez bete beharko da etxean egoteko aginduak irauten duen bitartean, eta herritarrek mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, turismoa edota inklusibotasunari buruzko iritzia eman ahal izango dute.
Alarma-egoera dela eta, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzeko prozesuaren epeak atzeratu badira ere, herritarrek eskura dute oinarriak osatzeko balioko duen galdetegia. Etxean egoteko aginduak irauten duen bitartean, galderak internet bidez erantzun beharko dituzte herritarrek. Galdetegia ordenagailua edo mugikorra erabiliz erantzun daiteke, webgune honetan:
HAPO osatzeko prozesuak lau urte iraungo ditu eta lehen aldi honetan, herritarrak galdetegi bat erantzutera gonbidatu ditu Udalak. Fase honetan, herritarrek hainbat gaien inguruan eman beharko dute iritzia, hala nola: Ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, ondarea, turismoa, jasangarritasuna edota inklusibitateari buruzko galderak erantzun beharko dituzte herritarrek. Galdetegia arloka banatuta dago, eta interes edo ekarpenen arabera bete daiteke galdetegia. Gainera, ekarpen irekiak ere egin ditzakete herritarrek.
Prozesu osoan zehar, herritarren ekarpena ezinbestekoa izango dela nabarmendu dute Udalaren izenean, eta horregatik, zumaiar guztiei dei egin diete galdetegiaren bidez ekarpena egin dezaten.
HAPO osatz
Oinarrizko tresna
Herritarrek Parte hartzeko Programa (0. fasea) onartuta, Hirigintza Informazioa fasean (1. fasea) murgildu da Udala. Fase honetan galdetegi bat dago betetzeko, herritarren iritzia jasotzeko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Hirigintza
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- HAPOari alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatuko du Udalak 2025/03/25
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29



