Goiko Plazaren plaza izaera berreskuratzeko pausoak ematen hasi da Zumaiako Udala
Oinezkoak lehenesteko plazako aparkaleku gehienak kendu dira; horien ordez, zamalanetarako bi plaza egongo dira aurrerantzean. Asmoa da plaza izaera berreskuratzea, eta oinezkoei eta erosketak egiten ari direnei erosotasuna ematea.
Zumaiako Udalak Foruen Plaza birmoldatzeko prozesua hasi du; Alde Zaharraren bihotza da plaza hau, eta bertan daude udaletxea eta Komentuko sarrera nagusia. Eremu horren plaza izaera berreskuratzea da asmoa, oinezkoak zein erosketak egitera doazenen zirkulazio erosoa sustatzeko.
Lehen pauso moduan, Goiko Plazan zeuden aparkaleku gehienak kentzea erabaki du Zumaiako Udalak. Bi aparkaleku plaza mantenduko dira, zamalanetarako: gehienez 15 minutuz erabili ahal izango dute herritarrek, eta azokako postuak dituztenek goiz osoan zehar gune hori erabiltzeko baimena izango dute. Hurrengo astetan, gaur egun Komentuko obren edukiontziek okupatzen duten lekua ere libratuko da.
Espazio horiek libratzearekin batera, plaza izaera berreskuratzeko neurri txikiak hartuko dira, hala nola, kaleko aulkiak jartzea, lorontziak jartzea, edota inguru horretako zuhaitz eta landareen egoera hobetzea. Plazan bertan terrazaren bat jartzeko aukera ere izango da espazio guztia libratzen denean.
Alde Zahar bizia, oinezkoentzat
Goiko Plazako aparkalekuak kentzeak espazioaren konfigurazio fisikoa aldatzeaz gain, espazioaren dinamikan eta pertsonek bertan duen lekua eraldatuko du. Oinezkoentzako ingurune atseginagoa eta irisgarriagoa sortu nahi da, pertsonen arteko topaketa eta herri-inguruneaz gozatzeko aukera sustatuz. Izan ere, oinezkoentzako gune berriak irekitzeak eta atsedenlekuak jartzeak herritarren arteko elkarreragina, eta, plazaz modu aktiboagoan eta parteartzaileagoan erabiltzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Gainera, aldaketa hauek erabat bat datoz Komentua eraberritzeko planean jasotako irizpideekin. Izan ere, Komentuko Kultur Topaguneak erabat biziberrituko du gunea, eta handia izango da ingurune horretan oinez ibiliko diren herritarrak.
Udalak jakin badaki horrelako aldaketek ezinegona eta egokitzeko beharra eragin diezaieketela pertsona batzuei. Hala ere, espero da aldaketa horiek hobekuntza nabarmenak ekarriko dituztela herritar gehienentzat, eta Zumaiako Alde Zaharra biziberritzen lagunduko dutela.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



