Horiek horrela, azokan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta haien proposamena aurkeztu. Epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 6ra arte (hau barne). Eskaera guztiak jaso ondotik Zumaiako Udaleko Kultur Sailak hautagaien arteko aukeraketa egingo du.
Bi bide daude eskaera aurkezteko:
- Eskaera orria bete, eta bertan zehazten den dokumentazioa e-mail bidez bidali (kulturetxea@zumaia.eus helbidera; mezuak ezingo du 8MB baino pisu handiagoa izan)
- Eskaera egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu
Horrenbestez, Zumaiako Udalak herriko sortzaileak eta artisauak haien lanak plazara atera ditzaten gonbidatu nahi ditu.