Prozesuan zehar sortutako dokumentuak udalaren partaidetzako webgunera igoko dituzte, eta herritarrek beraien iritziak emateko kanalak ere zabalduko dituzte. Hala, udaletxeko telefonora deitu ahal izango dute (943-86 50 25), edo berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi.
Herritarren partaidetza eredua diseinatzen hasi da Zumaiako Udala
Zumaiako herritarren partaidetza sistema eta aurrekontu partehartzaileetarako eredua sortzeko prozesua egingo du Udalak martxotik uztailera bitartean. Herritarren ekarpenek ere lekua izango dute prozesuan zehar.
Zumaiako Udalak eta herriak partaidetzaren ibilbidea orain dela urte batzuk hasi zuen. Urte guzti hauetan hainbat partaidetza ekimen eta prozesu izan ditu gai ezberdinen inguruan: plan estrategikoaren lanketa, turismo plana, edo aurrekontu parte hartzaileak, besteak beste. Edonola ere, ez du partaidetzaren inguruko norabide eta irizpide bateraturik finkatuta orain artean.
Egindako lanketetan identifikatutako hutsune horri erantzuteko prozesua abiatu du orain Zumaiako Udalak. Hala, "partaidetzaren kulturan sakondu eta Udalaren egiteko moduan txertatzeko asmoz" hausnarketari ekingo diote udal ordezkari eta teknikariek, Maider Alberdi zinegotziak azaldu duenez. Hausnarketa prozesua udalaren baitan egingo den arren, herritarren ahotsa saioetara eramango dute. Hala, perfil desberdinetako herritarrak gonbidatuko dituzte saioetara. Gainera, orain artean herritarrengandik jasotako kezkak eta ekarpenak ere presente izango dituzte.
Alberdiren arabera, prozesuarekin lortu nahi diren helburuak honakoak dira, besteak beste: herritarrak hedadura eta sakontasun handiagoz entzutea; udal sail guztietan parte-hartze kultura errotzea; parte-hartze kanalak eta prozesuak ordenatu, arrazionalizatu eta efizienteago egitea; eta partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren ezaugarriak adostea. Prozesuaren abiapuntu gisa udalbatza osoak herritarren partaidetzaren inguruko kontzeptuen irakurketa eta hausnarketa partekatua egiteko lan saioa egin zuten martxoaren hasieran.
Hiru fase, martxotik uztailera bitartean
Prozesua Emun aholkularitzaren gidaritzapean egingo dute, eta hainbat fase eta saiotan landuko dute gaia.
Lehenenego fasean herritarren partaidetzak herrian eta udalean duen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Horretarako, Zumaiako partaidetza eredua eraikitzeko zeresana izan dezaketen aktoreak entzuteko tartea hartuko dute, profil ezberdineko herritarrak saiora gonbidatuz.
Bigarren fasean Zumaiako herritarren partaidetza eredua eraikitzeari ekingo diote. Fase horretan, kanpoko adituek zein aurreko faseko aktoreek ere parte hartuko dute.
Azkenik, hirugarren fasean, Zumaiako partaidetzako aurrekontuen eredurako aldagaien inguruko gutxienekoak ezagutu eta adostuko dituzte, datozen urtetan martxan jartzen hasteko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03