Hondakin handien bilketa zerbitzuko egunak eta ordutegiak errespetatzeko deia

2021/09/06

Zumaiarrek ostegunetan 20:00etatik 22:00etara, eta ahalik eta txukunen utzi behar dituzte hondakin handiak edukiontzien eremuetan.

Herriz herri, asteko egun zehatz batean utzi behar izaten dira hondakin handiak (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, aparailu elektronikoak…) edukiontzien eremuetan; hain zuzen ere, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan. Hondakin handiak edukiontzien eremuetara ateratzeko ordutegia 20:00etatik 22:00etara artekoa da.

Azken asteetako gorabeheren ondorioz, Udal Elkarteak dei egiten die eskualdeko herritar guztiei “asteko egun zehatza eta ordutegia errespetatu dezaten”. Herri bakoitzari dagokion asteko egunean,  20:00etatik 22:00etara eta ahalik eta txukunen utzi behar dituzte herritarrek hondakin handiak edukiontzien eremuetan.

Egutegia eta garbiguneak

Erabiltzaileek hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dituzte, bilketa egunaren bezperan, 20:00etatik 22:00etara. Hona hemen hondakin handiak uzteko egunak, herriz herri:

Herria

Eguna

Ordutegia

Aia

Astelehenetan

20:00etatik 22:00etara

Getaria

Astelehenetan

20:00etatik 22:00etara

Orio

Asteartetan

20:00etatik 22:00etara

Zarautz

Asteazkenetan

20:00etatik 22:00etara

Zumaia

Ostegunetan

20:00etatik 22:00etara

 

Nahi izanez gero, erabiltzaileek garbiguneetara ere eraman ditzakete hondakin horiek guztiak.