Inaxi Etxabe Oliden, gugan bego
Zumaiako Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkie larunbatean zendu zen Iñaxi Etxabe Olidenen senide eta lagunei. Etxabe XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. Udalak bere esker ona adierazi nahi du honek egindako lanagatik. Gugan bego.
1933an Oikiako Soburutz baserrian jaio zen Iñaxi Etxabe, eta gerora Zarautz izan zuen bizileku. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena.
Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko izan zen Etxabe, eta oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, hark jantzi ziolako Beñat Gaztelumendiri txapela. Orduantxe egin zioten Baleike aldizkarian elkarrizketa hau.
Inaxiren biografia Bidegileak bildumako ale honetan irakur daiteke.
Zumaiako Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkie Etxaberen senide eta lagunei, eta eskerrak eman urteetan honek egindako lanagatik.
Gugan bego.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12
Oroimena
- 'Itzalpeko Emakumeak' erakusketa martxoaren 4an irekiko da 2023/02/27
- 1936ko gerran hildako Inazio Lopetegi Oliden oikiarra omentzeko ekitaldia izango da larunbat honetan 2023/02/21
- XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten Zumaiako emakumeen izen bila ari dira, 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa osatzeko 2022/10/18
- 1937an frankistek kanporatutako herritarren omenez jarritako monolitoa eraberrituko dute 2022/06/17