Mónica Ramos Tororen hitzaldiarekin hasiko da indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan antolatutako egitaraua, ostegun honetan
Beste urte batez indarkeria matxistaren nazioarteko egunaren harira prestatutako egitaraua aurkeztu dute Zumaiako Udalak eta elkarte feministek. Lehen ekintza ostegun honetan bertan izango da.
Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Zumaiako Udaleko, mugimendu eta elkarte feministetako ordezkariek, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatutako egitaraua aurkezteko. “Zure egia, guztion ardura” lemapean hitzaldiak, tailerrak eta protestak izango dira azaroaren 25aren bueltan. Mobilizazio nagusia azaroaren 25ean (larunbata) bertan egingo dute: 13:00ean abiatuko da mugimendu feministak deitutako manifestazioa.
Lehenengo ekintza ostegun honetan bertan egingo dute: Mónica Ramos Toro geroantropologo feministak La violencia machista contra las mujeres mayores: una problemática invisibilizada hitzaldia eskainiko du, 18:30ean Emakumeon* Etxean. Hezkuntza arlora ere eramango dute indarkeria matxistaren aurkako aldarria: azaroaren 17an Maskulinitateak lantzen tailerra egingo dute soldadurako ikasleek, Daiteke aholkularitza elkartearen eskutik; azaroaren 24an (ostirala) herriko eskolek giza-katea egingo dute.
Egitarau beraren barruan beste bi hitzorduren berri eman dute, biak ere zaintza lanei lotutakoak: azaroaren 22an (asteazkena) Zumaian zaintza zaintzen jardunaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan, Prebentzio Mahaiak antolatuta; azaroaren 30ean (osteguna), berriz, mugimendu feministaren greba deialdia izango da, zaintza sistema publiko-komunitarioa aldarrikatzeko.
Zumaiako Udaleko ordezkariek lehentasunezko konpromiso politikotzat agertu dute indarkeria matxistaren adierazpen guztien kontrako lana, eta indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzeko guztion konpromiso eta betebeharra nabarmendu dute. Era berean, indarkeria matxistaren egiturazko izaera nabarmendu dute. Halaber, jakinarazi dute azaroaren 25aren bueltan azken urtean herrian izandako indarkeria matxista kasuen inguruko datuak eta balorazioa plazaratuko dituztela.
Egitaraua:
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
Feminismoa
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
Zumaia bizitzeko da
- Etxebizitza turistikoen hazkundeari ‘muga eraginkorrak’ jarri dizkio Zumaiako Udalak 2025/04/23
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15