Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn
Sahararren bizi duten errealitatea bertatik bertara ezagutzen ari dira zumaiar ugari egunotan. Darahli elkarteak bultzatutako ekimen honen helburua da Saharako herriaren egoera gizarteratzea eta belaunaldi gazteekin lotura berriak sortzea.
Joan den asteburutik Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dabiltza Zumaiako lagun ugari. Darahli elkarteak antolatuta, eta elkartasuna eta lankidetza ardatz hartuta, askotariko ekintzak egiten ari dira egunotan. Ikasle mordoa joan dira, baita Darahli elkartearen bueltan lanean aritzen diren herritarrak ere. Iñaki Ostolaza alkatea ere bertan da, Zumaiako Udalaren ordezkari moduan bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko eta elkartasun instituzionala adierazteko helburuz.
Bidaia horren jarraipen xehea egiten ari da Zumaiako GUKA "Eremuko dunen atzetik" atalean.
> Zumaiako GUKA: 'Eremuko dunen atzetik'
Albiste erlazionatuak
Elkartasuna
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Elkarlana
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



