Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko
Santelmoetan erreferentziazko gune segurua sortu nahi dute beste urte batez, eraso matxistak salatzeko, arreta emateko, protokolo feminista zabaltzeko zein gaiaren inguruko ekarpenak jasotzeko. Parranda egun guztietan 22:00etatik 01:00era egongo da gunea martxan, Saregileen plazan.
Zumaiako Udalak mugimendu feministarekin eta Emakumeon* Etxearekin koordinatuta prestatu du Gune Morea aurten ere. Helburua da eraso matxisten aurkako erreferentziazko gune seguru bat egotea festa giro erdi-erdian. Eraso matxistak salatu nahi dituztenek, protokolo feminista ezagutu nahi dutenek edo gaiaren inguruan esatekorik dutenek gune propio bat izango dute Saregile plazan. Emagin elkartekoak ariko dira hezitzaile lanetan santelmoetako ostiral, larunbat eta igandean (apirilak 25, 26 eta 27), eta errepetizioetako ostiral eta larunbatean (maiatzak 2 eta 3). 22:00etatik 01:00era egongo dira bertan.
Eraso edo jarrera sexista, LGTBI+fobiko zein arrazistak jaso dituztenak, zein festa giroaren inguruko iritzi eta ekarpenak egin nahi dituztenak Gune Morera gerturatzera gonbidatu dituzte. Gainera, Gune Morean pegatinak, eskuorriak, txapak eta bestelakoak edukiko dituzte eskuragarri herritarrek.
Festak aske bizitzeko guztion ardura ezinbestekoa dela nabarmendu nahi du Zumaiako Udalak. Zentzu horretan, herritar guztiei eraso matxisten aurrean, konplizitateak alde batera utzi, eta arduraz eta konpromisoz jokatzeko eskaera egiten die. Azkenik, Zumaiako Udalak gogorarazi du Udaltzaingoa gau osoko txandak egiten arituko dela santelmoetan, eta beharrezko jotzen denetan, bertara (Udaltzaingoa: 943 14 32 32) edo larrialdi zerbitzuetara (112) deitu daitekeela azaldu du.
Kontsumo arduratsua sustatzeko kanpaina ere abian
Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio neurriak hartzeaz gain, Zumaiako Udalak nerabeek alkoholaren kontsumo arduratsua egin dezaten kanpaina jarriko du martxan santelmoetako bi larunbatetan, AiLaket! elkartearen eskutik. Hain justu, elkarteko hezitatzaileak Zumaiako kaleetan zehar ibiliko dira, kontzientziazio lanetan, 20:30etik 00:30era.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



