Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea

2019/08/27
Irailaren 21ean ospatuko da aurten Olarro Eguna. Egitarauaren baitan, koadrilen arteko batel estropadak izango dira. Aurten, mareak medio, goizean dira, 11:00etatik 13:30era. Izen-ematea zabalik dago jada turismo bulegoan.

1. Estropadak goizez bakarrik izango dira, 11:00etan hasi eta 13:30ak aldera arte. Arratsaldean ez da estropadarik izango.

2. Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kaiaraino joan-etorria izango da.

3. Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 13 urte (aurten betetzen dituztenak). Kategoria bakarra izango da.

4. Talde bakoitza 4 pertsonek osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.

5. Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.

6. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta haren telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.

7. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.

8. Sari banaketa kofradian izango da arratsaldez. Ohiko banderaz gain, azken urteetan egin ohi den moduan, emakumeen partaidetza saritzeko beste bandera bat izango da. Parte-hartzaileen artean bisita gidatu bat ere zozketatuko da.

9. Sailkapen bakoitzean denbora onena egin duten bi taldeek finala jokatuko dute.

10. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da irailaren 1etik 15ra bitartean (barne), eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea. Behin izena emanez gero, parte hartzeko konpromisoa hartzen da.

11. Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera, izena eman ondoren. Entrenamenduan, txalupa eta arraunen ardura egokia ez duen taldeak, ezingo du estropadan parte hartu. Taldearen ardura izango da erabilera baldintzak zein diren jakitea.

12. Estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango ditu.

Zozketa egiteko bilera irailaren 19an (osteguna) 18:00etan izango da. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat bileran izatea.