Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan
Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroaren 28a (osteguna) izango da; arratsaldeko 15:00etan itxiko da epea. Lehenengo lizitazio prozesuan eskaintzarik jaso ez zenez, Zumaiako Udalak %20 igo du aurrekontua bigarren deialdi honetan.
Zumaiako Udalak Itzurunbideko igogailua eraikitzeko obra kontratua esleitzeko prozesua abiatu du. Igogailuak Itzurunbidea pasealekua eta Larretxo auzunea lotuko ditu, eta helburua da herritarren mugikortasuna eta auzune horretako irisgarritasuna hobetzea.
Lehenengo deialdia hutsik gelditu ondoren, Udalak proiektuaren aurrekontua %20 igo du, obra horren beharra ikusita eta kontratugileek eskaintzak aurkez ditzaten erraztu asmoz. Proiektua Barru Arkitektura SLP enpresak garatu du, eta obraren lizitazio aurrekontua 674.668 eurokoa da (BEZ barne).
Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroaren 28a (osteguna) izango da; arratsaldeko 15:00etan itxiko da epea. Interesdunek Zumaiako kontratugilearen profilean kontsulta dezakete lizitazioaren inguruko dokumentazio osoa.
> Kontratzailaren profila
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
Auzoak
Irisgarritasun Plana
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27