Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak
Frankismo garaian Zumaian euskalgintzan izandako mugimendua jasotzen du 'Xirrikituak zabaltzen' dokumentalak. Zumaiako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean sortutako ikus-entzunezkoa atzo aurkeztu zen Aita Mari aretoan.
Zumaiako Udalak eta Badiharduguk euskalgintzaren gerraosteko memoria biltzeko asmoz abiatu zuten proiektua 2021ean. Mugimendu handiko hamarkadak izan ziren haiek eta arlo bateko eta besteko herritarren lekukotasuna jaso nahi izan da: hezkuntza, antzerkia, dantza... Azken urteetan bildutako materialarekin eta aurretik Ahotsak proiektuan jasotako lekukotasunekin osatu da ikus-entzunezkoa, eta argazki eta dokumentu zaharrekin jantzi da. Dokumentaziorako ezinbestekoa izan da Imanol Azkueren laguntza, eta Esti Curiel aktore zumaiarrak jarri dio kontakizunari ahotsa.
Euskararen Astearen barruan antolatu zuten atzoko emanaldia. Aita Mari aretora bertaratu ziren dokumentaleko hainbat protagonista, senide eta lagun. Hiru zatitan banatuta ikusi genuen, hamarkadaka, eta tarteetan, gitarraren laguntzaz Mendi Gorostiagak garaiko kanta esanguratsuak abesten lagundu zigun. 'Aitorren hizkuntz zaharra', 'Gazteri berria' eta 'Ikastolen ereserkia' gogoratu genituen horrela.
Xabier Azkue euskara teknikariak eta Haizea Odria Badiharduguko kideak aurkeztu zuten ekitaldia. Hunkitzeko momentuak ere bizi izan genituen, batez ere Aitor Manterola zinegotziak testigantza hauek jasotzearen garrantzia azpimarratzeko bere familiako pare bat kontakizun gogora ekarri zituenean. Proiekzioaren amaieran, parte-hartzaileei eskerrak eman eta aurrerantzean proiektuan ekarpenak egin nahi dituzten herritarrak Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzera gonbidatu zituen Manterolak.
ESKERRIK ASKO momentu ilun haietan xirrikituak zabaltzen lagundu zuten zumaiar guztiei
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2025/09/08
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzea izango da Zumaian larunbat honetan 2025/07/18
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



