Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak
Oinezkoen bide osoan zehar lorontziak eta barandak jarri ditu. Zumaiena ikastetxeko guraso elkartearekin adostutako hirigintza eskuhartzea izan da honakoa.
Zumaienako guraso elkartearen eskaerari erantzunez, barandak eta lorontziak jarri ditu Zumaiako Udalak Axular ibiltokiaren zati handi batean. Eremua trafikotik babestea, eta, ikasle zein eguneroko oinezkoentzat seguru mantentzea izan da da helburua, joan-etorrietarako espazio zabala eta erosoa uztearekin batera. Egitasmo honetarako aurrekontua 26.118 eurokoa izan da.
Horrelako hirigintza eskuhartzeekin herritarren eguneroko ibilbideak erosoago eta seguruago bihurtzea da helburua, eskola-bideak ahalik eta autonomoenak eta seguruenak izan daitezen bermatzearekin batera.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



