Jabetze Eskolak bi ikastaro eskainiko ditu ekainera bitartean
Autoestima eta autozainketari buruzkoa da ikastaroetako bat, eta tratu onei eta erotismoari buruzkoa, bigarrena. Bi ikastaroak doakoak izango dira.
Emakumeon* Etxea elkarteak bi ikastaro antolatu ditu, Jabetze Eskolaren baitan. Ekainera bitartean izango dira saioak eta biak ere doakoak izango dira.
Autoestima eta autozainketa landuko dituzte lehen ikastaroan, Pepa Bojo adituaren eskutik. Saioak gaztelaniaz izango dira, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea (epea urtarrilaren 21ean amaituko da). Saioak astelehenetan izango dira, urtarrilaren 27tik martxoaren 16ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.
Bigarren ikastaroa tratu onei eta erotismoari buruzkoa izango da, Harremanitz elkartearen eskutik. Lehenengo saiorako ez da izenik eman beharko, baina gainerako hiru saioetan parte hartzeko, apirilaren 22a baino lehen eman beharko da izena. Martxoaren 11n egingo dute Alu-ulu izeneko antzerki foroa, eta hurrengo hiru saioak apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta ekainaren 10ean izango dira.
Izen ematea bide hauen bidez egin daiteke: zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzita, 943 11 05 34 telefonora deituta eta Emakumeon* Etxea elkartearen bulegoan bertan (Zumaiako Gizarte Zentroa -Hogarra-, 1. pisua; astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara).

Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



