Jabetze Eskolako tailerretarako izen-ematea astelehenean itxiko da
Jabetze eskolaren baitan bi ikastaro antolatu dituzte: Autodefentsa feminista tailerra (euskaraz) eta Maitasun erromantikoaren eraispena (euskaraz eta gazteleraz). Izen emateko epea urriaren 14an, astelehenean, amaituko da.
Urritik abendura bitartean egingo dira Zumaiako Emakumeon* Etxeak Berdintasun Foroarekin elkarlanean antolatutako bi ikastaroak. Jabetze eskolaren baitan antolatutako ikastaroak dira eta bi tailerrak doakoak dira.
-
Autodefentsa feminista tailerrak hiru saio izango ditu (urriak 26, azaroak 30 eta abenduak 14). Torreberriko hirugarren solairuan eskainiko da 10:00etatik 14:00etara. Emagin erakundeak emango ditu saioak eta euskaraz izango dira.
-
Maitasun erromantikoaren inguruko tailerrak bost saio izango ditu dira (urriak 16, urriak 23, urriak 30, azaroak 6 eta azaroak 20) eta Hogarreko gela balioanitzan emango dira 18:30etik 20:30era. Loredi Salegik zuzenduko ditu saioak bi hizkuntzetan (euskaraz eta gazteleraz).
Ikastaroetan izen emateko bi aukera daude: zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com eta 943 86 50 25 (luzapena 404). Urriaren 14a izango da azken eguna.
Zer da Jabetze Eskola?
Emakumeok* geure buruaren eta bizitzaren jabe izatea sustatzeko topagunea da. Bertan, ahalduntze prozesuak abiarazi edota indartzen dira: autoestimua landuz, gure gaitasunak ezagutuz, abilezia berriak eskuratuz, bizi ditugun injustizia egoerak identifikatuz eta jendartean dagokigun espazioa berreskuratuz. Ondorioz, gizarte bidezkoago, anitzago eta osoagoa lortzeko bidea da jabetze eskola.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17




