Kendu egingo dira Bidasoa kaleko 3. atari parean kokatutako edukiontziak
Ekainaren 15etik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Juan Belmonte kaleko 9.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.
Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Bidasoa kaleko 3.zenbakiko (Txikixa taberna pareko) hondakinen bilketa gunea. Hala, ekainaren 15etik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Juan Belmonte kaleko 9.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.
Aldaketaren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte udaletxean edota Urola Kostako Udal Elkartean. Ekainaren 15era arteko epea izango dute horretarako. Izan ere, ordura arte irekita mantenduko dira Bidasoa kaleko 3.zenbakiko bilketa-puntuko edukiontziak.
Txartelei buruzko informazioa
Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.
Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.
Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)
- Tel. 943 890808
- hondakinak@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
- Joseba Sarrionandiak literatura-tailerra emango du Zumaian 2022/09/20