'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte urtarrilaren 2an
Bi saio egingo dituzte: bata goizean, eta bestea arratsaldean. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, urtarrilaren 27tik 28ra bitartean ingurumena@zumaia.eus e-mailera mezua bidalita.
Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta ikasketa eta dibertsio kontzeptuekin loturak sortuz. Tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta norberaren trebetasunak lantzeaz gain, talde lana indartzea du helburu. Hiruzpalau esperimendu gauzatuko dituzte taldeka, eta saioan zehar esperimentu batetik bestera joateko aukera izango dute partaideek.
Urtarrilaren 2an bi tailer egingo dituzte, bata goizean 10:00etatik 12:00etara, eta bestea arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, urtarrilaren 27tik 28ra bitartean ingurumena@zumaia.eus e-mailera mezua bidalita.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Bizikleta eguna egingo da larunbat honetan 2023/05/30
- Patxita parkea berritu du Udalak 2023/05/09
- Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute bigarren urtez, 0-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zerbitzua eskaintzeko 2023/05/08
- Badatoz inauteriak Zumaiara ere 2023/02/09
Herri hezitzailea
- Bizikleta eguna egingo da larunbat honetan 2023/05/30
- Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute bigarren urtez, 0-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zerbitzua eskaintzeko 2023/05/08
- Familiarteko egunpasa Mendukiloko kobetara 2023/04/26
- Hasi dituzte DBHrako eraikin berria egiteko lanak 2023/03/06