Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Biolur elkarteak
Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko harremanak eraiki eta lankidetza sustatzea, sare agroekologiko sendo bat sortzeko eta sektore agroekologikoa eta tokiko elikadura iraunkorren bidea garatzeko.
Egun bizi dugun krisi ekologiko eta soizalak gure herrietan ere eragina duela kontutan hartuta, eta elikadura ekoizpena zein kontsumoa ardatz funtsezkoa izaki, honako ildoak lantzearen garrantzia nabarmentzen dute hitzarmenean: herritar orori elikadura osasuntsua bermatzea, tokiko elikagaien ekoizpena sustatzea, nekazaritza jasangarria garantzea eta landa eremu biziak sustatzeko lehen sektoreko erreleboa edota nekazien lanaren duintasuna bermatzea. Guzti horretarako elikadura burujabetzaren bidea garatzea ezinbestekoa dela uste dute bi aldeek.
Esandakoa oinarri hartuta, bi erakundeek lankidetzan aritzea hitzartu dute, "sare agroekologiko sendo bat sortzeko eta sektore agroekologikoa eta tokiko elikadura iraunkorren bidea garatzeko". Zumaiako Udalak agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bidea herritarrekin batera garatzeko lan ildo propio gisa hartzeko konpromisoa hartu du, eta Biolur elkartea izango du bidelagun garatu nahi dituen ekimen eta proiektuetan. Udako azokaren antolaketa eta dinamizazioaz, esaterako, Biolur elkartea arduratuko da.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Elikadura
- Udako Azoka Ekologikoa hilaren 30ean iritsiko da Zumaiara 2024/08/23
- 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, asteazkenean Aita Mari zineman 2024/01/19
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20



