Musi-K udalekuak, bertan behera
Udaleku musikalen izaera kontutan hartuta, eta Covid-19ak momentu honetan Zumaian duen hedapena ikusita hartu da erabakia. Udaleku irekien bigarren hamabostaldiak bere horretan jarraituko du, babes neurriak indartuta.
Antolatzaileek matrikulazio garaian aipatu moduan, Musi-K udalekuak COVID-19ak sortutako egoeraren araberako aldaketen menpe egon dira hasieratik. Gaur gaurkoz, musika udalekuak baldintza egokietan egitea bermatuta ez dagoela ulertuta, udaleku musikalak bertan behera uztea erabaki dute Sapere Aude Sinfonietta elkarteak eta Zumaiako Udalak.
Musika udalekuen izaera bera izan da erabakia hartzeko arrazoi nagusia. Izan ere, udaleku musikalak -udaleku irekiak ez bezala-, eremu itxian egiten dira gehienbat. Gainera, haurren taldeak mantentzeko aurreikuspena bazegoen ere, irakasleak gelaz gela mugitzen dira, udalekuen izaera pedagokikoa dela eta.
Antolatzaileek dagoeneko jakinarazi die gurasoei erabakiaren berri, eta matrikularen prezioa osorik bueltatuko zaie familiei.
Udaleku irekien bigarren hamabostaldia, aurrera
Covid-19aren gorakada berri baten aurrean bagaude ere, Zumaiako Udalak udaleku irekiekin aurrera egitea erabaki du. Zerbitzu publiko bat izanik, eta familien kontziliazio arazoak eragozteko helburuarekin hartu du erabakia.
Positibo kopuruak gora egin duela kontutan hartuta, protokoloan aurreikusten diren babes neurriak indartuko ditu Udalak. Edonola ere, Udalak eta hezitzaile taldeak nabarmendu nahi dute haurrek gozatzeko aukera izango dutela.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



