Organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira gaurtik aurrera
Txartel berria behar dutenek udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartean egin beharko dute eskaera.
Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin bilketa sistemaren berrantolaketa jarri du abian. Hain zuzen, lan ildoetako bat errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da. Pasa den martxoan zabaldu ziren herritarren segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurrean.
Organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Ondorioz, edukiontzi horiek txartel bidez bakarrik ireki ahal izango dira. Zumaian edukiontzi itxiera gaur (otsailak 22) gauzatuko da.
Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.
Zumaiako Udala:
-
Foruen plaza 1, 20750 Zumaia
-
943 86 50 25
-
udala@zumaia.eus
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua:
-
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
-
Tel. 943 890808
-
hondakinak@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07