Osasun arreta euskaraz eskatzeko deia zumaiarrei
Hizkuntza zehaztu dutenen artean % 63,2k euskara hautatu dute, baina zumaiar askok oraindik ez dute adierazi arreta nola jaso nahiko luketen, eta Udalak dei egin nahi die 1.656 herritar horiei euskara aukera dezaten.
Otsailaren amaieran kanpaina abiarazi zuen Osakidetzak, herritarrek osasun arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten jakiteko eta, horrela, euskarazko eskaintza integrala artikulatu ahal izateko. Horren arabera, herritarrek hautatzen duten hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hizkuntza horretan jasoko dituzte gutunak eta jakinarazpenak ere.
UEMAko kide diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan euskarazko arreta eskatu duten herritarren kopurua % 60,3koa. Dena dela, bost herritarretik batek oraindik ez du hautatu Osakidetzarekin aritzeko hizkuntza, eta batez ere horiei dei egin nahi die UEMAk eta Zumaiako Udalak, kanpainarekin bat egin eta osasun arreta ere euskaraz eska dezaten.
Lehentasunezko hizkuntza erraz aukera daiteke, elektronikoki Osasun Karpetan sartu eta aukerak/hizkuntza aldaketa menuaren bidez, edo bestela osasun zentroan bertan eskatuta.
1.656 zumaiar falta hizkuntza aukeratzeko
UEMAk herriz herri bildu ditu herritarren datuak, eta hauek dira Zumaiari dagozkionak:
|
Guztira |
Zehaztuta |
Euskara |
Gaztelania |
Zehaztu gabe |
Euskara ezagutza |
Kaleko erabilera |
|
10.732 |
% 84,6 |
5.734 |
3.342 |
1.656 |
% 74,0 |
% 50,8 |
Hizkuntza zehaztu dutenen artean % 63,2k euskara hautatu dute, baina zumaiar askok oraindik ez dute adierazi arreta nola jaso nahiko luketen, eta Udalak dei egin nahi die 1.656 herritar horiei euskara aukera dezaten.
Zumaiarrek lehenago ere erakutsia dute gai honen inguruko kezka, Osakidetzak 2014an euskaraz ez zekien pediatra jarri zuenean, esaterako.
Osasun zerbitzua euskaraz jasotzea herritarren eskubidea da eta, beraz, erakunde publikoen betebeharra. Horretarako, ahalik eta herritar gehienek osasun arretan ere euskara hautatzea beharrezkoa da oraindik, administrazioa euskalduntzeko lanean urratsak egiten jarrai dezagun, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu arte.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



