Ostiralean izango da Euskal Jai Eguna
Baserriko produktuen azokak, bertsolariek, trikiti eta pandero doinuek, eta plaza dantzek hartuko dute Zumaia ostiral honetan. Herri bazkariko txartel guztiak agortu dira dagoeneko.
Ostiralean, abuztuaren 12an, ospatuko da aurtengo Euskal Jai eguna. Goizean goizetik baserriko produktuen azoka izango da Alde Zaharrean, udaletxe aurrean. Eguerdiko 12:00etan balkoitik balkoirako bertso saioa eskainiko dute Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariek. 15:00etan herri bazkaria izango da Eusebio Gurrutxaga plazan, eta bazkalostean Joxe Mendizabalek alaituko du giroa.
Arratsaldean jarraituko du festak: dantza emanaldiak eta txarangak izango dira kaleetan. Gainera, ohi bezala, sagardo dastaketa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Eguna amaitzeko, Joselu anaien kontzertua izango da.
Haurrek ere izango dute beren lekua Euskal Jaian: 11:00etan haurrentzako tailerra izango da Eliz atarian, eta, arratsaldean, berriz, Joxe Mendizabalek haurrentzako dantza emanaldia eskainiko du Amaiako plazan.
Sagardo dastaketa
Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan sagardoa dastatzeko aukera izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, 10 ekoizleren sagardoa izango da palzan.
Sagardoa hartzeko basoa edo kopa aukeratu ahal izango da, eta 3 euroren truke bost sagardo probatu ahal izango dira. Basoa bueltatzean euro 1 itzuliko da.
Herri bazkariko txartelak agortuta
Ohi bezala, herri bazkaria ere izango da ostiral honetan. Txartel guztiak saldu dira dagoeneko.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak agortu dira 2023/09/19
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04
Kultura
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02