Padel txapelketa jokatuko da Zumaian ekainean eta uztailean zehar
Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko, ekainaren 2ra arte.
Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak padel txapelketa antolatu dute udara honetarako. Ekaineko eta uztaileko asteburuetan jokatuko dira partidak, larunbat eta igande goizetan, eta bikote bakoitzak hiru partida izango ditu gutxienez, eta, gehienez ere 16 bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan.
Txapelketan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko; kiroldegiko bazkideak ez direnek eguneko bonoa ere ordaindu beharko dute. Izen-ematea kiroldegian egin beharko da ekainaren 2a baino lehen, eta partehartzaile bakoitzak ordezko jokalari baten izena eman beharko du.
Izen-emate epea amaituta, ekainaren 3an (ostirala) Lubaki kiroldegian bilduko dira jokalari guztiak, txapelketaren araudiaz eta bestelako kontuez hitz egiteko. Bilera 19:00etan izango da.
> Padel txapelketa 2022 | ARAUDIA
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Abuztuaren 28an zabalduko da kirol ikastaroetan izena emateko epea 2023/08/15
- Erabiltzeko prest dago eskubaloi pista berria 2023/08/14
- Battelekuen estropadak antolatzen dituen Ur Ikara elkarteak oroigarria eman dio Udalari, "urteotan guztiotan Zumaiak emandako babesa eskertzeko" 2023/08/03
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2023/07/13
Zumaia bizitzeko da
- Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean 2023/10/03
- 'Tipi-tapa!' programan parte hartzera deitu dituzte Zumaiako adinekoak 2023/10/03
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
- 2023-2027 legealdiko Gobernu Plana aurkeztuko dute asteazkenean, urriaren 4an 2023/10/02