Torreagako etxebizitzen eraikuntza 2023 amaieran hasiko da
Urriko ohiko osoko bilkuran behin betiko onarpena eman diote Torreagako promozioa eraikitzeko beharrezkoa zen arau subsidiarioaren aldaketari. 250 etxebizitza eraikiko dira bertan: 53 babes ofizialeko izango dira, beste 52 etxebizitza tasatuak, eta gainontzeko 145 etxebizitzak libreak izango dira.
Udalbatzak ahobatez behin betiko izaeraz onartu du "12.2 TORREAGA" ESPARRUARI eta "PUNTANUETA II" 1.SEKTOREAri dagokion arau subsidiarioaren aldaketa dokumentua. Onarpen hau ezinbestekoa da Torreagako etxebizitzen eraikuntza martxan hasteko, eta jakinik zumaiar asko daudela Torreagako etxebizitzen inguruko berriak izateko zain, Iñaki Ostolazak atzo egindako plenoa aprobetxatu zuen promozioaren inguruan eskura dituzten datu guztiak emateko.
- Babes ofizialekoak: 53 etxebizitza
- Etxebizitza tasatuak: beste 52 etxebizitza
- Gainontzekoak libreak izango dira:145 etxebizitza
- Horrez gain, 1.500 metro koadroko lokal bat egokituko dute, udalaren esku geratuko dena
Epeei dagokionez, ondobidean, 2023 bukaeran edo 2024 hasieran hasiko dira obrak, eta promozioa 2023ko udaberrian zehar egingo dela aurreikusten dute. Momentu honetan informazio bulegoa noiz ireki ahal izango den hitz egiten ari dira enpresa eraikitzaileekin, eta informazioa eduki bezain laster helaraziko diete zumaiar guztiei.
Orain artekoak
Torreagako eremuan egin beharreko etxebizitza eta hirigintza-antolaketari dagokion prozesua luzea izaten ari da. Hasiera batean Torreagan kokatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak Puntanuetako eremura mugitu zituzten; prozesu hori bertan behera gelditu zen, eta gerora, Babes Ofizialeko Etxebizitzak hasierako lekura, Torreagako eremura, eramatea erabaki zuen Zumaiako Udalak 2018an.
Proiektua aldatu izanak, Arau Subsidiarioaren aldaketa egitea ekarri du, Puntanueta eta Torreaga arteko lotura eteteko. 2020ko uztaileko osoko bilkuran, arau subsidioaren behin behineko onarpena eman zioten. Onarpen horren ondotik, udalaz gaindiko bestelako administrazioen esku egon diren zenbait prozedura tarteko, orain iritsi da behin betiko onarpena. Erabaki honekin, Torreagako etxebizitzen eraikuntzarekin hasteko moduan egongo dira 2023 amaieran.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
Etxebizitza
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
- Zumaiako Udalak etxebizitza turistikoak arautu ditu, Etxebizitza Planaren barruan 2024/03/01
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04