Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea

2023/09/04

Eskaera telematikoki edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daiteke. Zalantzarik izatekotan, jarri harremanetan Etxebizitza Bulegoarekin, etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera idatzita.

Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 22ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira. 

Honakoak dira baldintza garrantzitsuenak: alokairu kontratua edukitzea, ordainketa banku transferentzia bidez egitea, eta oinarrietan ezarritako diru-sarreren mugak ez gainditzea. Iaz, gainera, baldintza berri bat txertatu zen 18-35 urte bitartekoei bideratutako dirulaguntzen oinarrietan: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza alokatzeko GAZTELAGUN programaren diru-laguntzak eskatzea. Eta ondorioz, aurkeztu beharreko dokumentuen artean eskaera hori gauzatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian), eta zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Udaleko etxebizitza bulegoarekin:

ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25

Oinarriak:

Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.

18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko. 

> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 18-35 urte bitarteko zumaiarrak

> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 36 urtetik gorako zumaiarrak

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.

  • Eskabide orria

  • Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia

  • Alokairuaren kontratuaren kopia
  • Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)

  • Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)

  • Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.

  • Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000. 

    • Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)

    • Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)

    • Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)

    • Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak

  • Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria

  • Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.

  • BALDINTZA BERRIA: 18-35 urte bitarteko eskatzaileak. GAZTELAGUN dirulaguntza eskaera egin izana. GAZTELAGUN programaren inguruko informazio guztia lotura honetan ikus daiteke (eskaera modu telematikoan edo presentzialki egin daiteke).