Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
Diru-sarreren mugak igo egin dira, eta, aurrerantzean, bizikidetza-unitate osoa hartuko da kontuan. Gainera, errazagoa izango da eskaera aurkeztea, eskatzaileek dokumentu gutxiago aurkezteko aukera izango dutelako. 18-35 urte bitarteko zumaiarrek urriaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera; 36 urtetik aurrerakoek, berriz, urriaren 7ra arteko epea izango dute.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Hartzaileek 150 euro arteko dirulaguntza jaso dezakete hilabeteko. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuak (udaletxean) edota telematikoki aurkeztu daitezke.
> Eskaera telematikoa: 18-35 urte bitartekoak (epea: urriak 4)
> Eskaera telematikoa: 36 urtetik gorakoak (epea: urriak 7)
Honakoak dira baldintza garrantzitsuenak: alokairu kontratua edukitzea, ordainketa banku transferentzia bidez egitea, eta oinarrietan ezarritako diru-sarreren mugak ez gainditzea. Duela bi urte, gainera, baldintza berri bat txertatu zen 18-35 urte bitartekoei bideratutako dirulaguntzen oinarrietan: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza alokatzeko GAZTELAGUN programaren diru-laguntzak eskatzea.
Dirulaguntzaren funtzioa hobetze aldera, Zumaiako Udalak alokairurako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan zenbait aldaketa eta hobekuntza egin ditu aurtengoan. Honakoak zehazki:
Zalantzak izatekotan jarri gurekin harremanetan:
ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25
Oinarriak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza bizikidetza-unitatea kontutan hartuta emango da.
Aurten egindako aldaketei esker, aurrerantzean, altuxeagoa izango da dirulaguntza jasotzeko ezarritako diru-sarren gehieneko muga:
- Eskatzaile bakarraren kasuan 28.000 euro haztatu urtean;
- Bi eskatzaile edo gehiago baldin badaude, 38.000 euro haztatu urtean
Orain arte bezala, 36 urtetik gorako eskatzaileek beste baldintza bat bete beharko dute: alokairurako dirulaguntza jaso ahal izango dute baldin eta haien diru-sarreren %30 edo gehiago bideratzen badute alokairura.
> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
- Eskaera orria
- Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia
- Eskatzailearen kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen banku agiria.
- Banku-agiria (originala edo fotokopia konpultsatua) edo banku transferentzien agiriak, errenta ordaintzen dela frogatzen duena, diruz lagun daitekeen denboraldiari dagokiona
- Gaztelagun programako laguntza eskaera gauzatu izanaren froga-agiria (18-35 urte dituztenen kasuan)
Zalantzak izatekotan jarri gurekin harremanetan:
ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Etxebizitza
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
Etxebizitza Bulegoa
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
- Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/16
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
- Torreagako babes ofizialeko 46 etxebizitzen zozketaren eta izen-ematearen inguruko xehetasunak eman dituzte 2025/07/17
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27




